2019/11/30ALBO, 1519-11-30

Asteazkena, azaroaren 30a, hartu nuen Eguzkia [-ren altuera] 76o-tan eta 22o 59’ deklinazioa zuen, eta polo-altuera [latitudea, ekuatoretiko tartea] 8o 59’-koa zen [Koadrantearekin, edo astrolabioarekin hartzen da, eguerdiko orduan, astrolabio graduatuaren orratzean bi pinula edo irekigunetatik pasatzen den eguzki-izpiak izpiaren plano bertikal beraren lerro horizontalarekin hedatzen duen angelua (76o). Bestalde, taulen bidez jakiten da zein den eguzkiaren deklinazioa urteko 365 egunetako bakoitzean, balioak +23o27’ eta -23o27’ (solstizioak) bitartekoak izaten direlarik, bi aldiz pasatuta 0o-tik (ekuatorearen gainetik; ekinokzioak). Lurreko puntu baten latitudea, edo, bestela esanda, puntu horretatik eta lurraren erditik —edo zirkulu ekuatorialaren erdigunetik— pasatzen den lerroak aipatu zirkuluaren gainean duen proiekzio bertikalarekin osatzen duen angelua da berdin 90o + Deklinazio-ang. (taulan, 22o 59’) Eguzkiaren altuera-ang. (76o) = 8o 59’ = 8o 59’ Hego lat.], eta bidea Hego hego-mendebaldera izan zen.