2019/12/08ALBO, 1519-12-08
Osteguna, abenduaren 8a, Eguzkia hartu nuen 86o 30’-tan, eta 23o 29’-ko deklinazioa zuen, eta halakoa izan zen gure altuera 19o 59’‑koa; bidea Hego-mendebaldera izan zen, eta han zundatu genuen [bota genuen beruna uretara sakonera ikusteko] eta aurkitu genuen sakonera 10 besaldikoa zen [1 besaldi = 2 kana = 1,67 m]. Egun horretan lurra, hondartza lauak ikusi genituen, eta Sortzez Garbiaren eguna zen.