2022/08/17ALBO, 1522-08-17
Abuztuaren 17an, 59º-tan hartu nuen Eguzkia, 10º 26’-ko deklinazioa zuen, altuera 40º 26’-koa izan zen eta gauerdira arte Ipar‑ekialdera egin genuen bidea, Eguzkia hartu arte Ipar ipar‑ekialdera, eta ontzia norabidetik aldendu zenez, Ipar ipar‑ekialdera joan ginela hartzen dut kontuan, eta igandea zen.