2019/08/10Pigafetta, 1519-08-10

1519ko abuztuak 10, astelehena, San Lorentzo eguna. Ontzidia itsasoratzeko prest zegoen, baita eskifaia ere, 237 gizon ginen. Goiz goizean Sevillako portutik ateratzeko prest geuden, gure martxaren berri tiro jaurtiketekin eman zen, eta ondoren ontzidiko belak zabaldu genituen. Betis ibaietik abiatu ginen, informalki Gadalcavir (sic) deitzen zitzaiona, Gioan Dalfarax [gaurko San Juan de Alfarache] delako toki bat ere gurutzatu genuen, mairuek iada hartutako poblazioa, haren bi ibaiertzak zubi batek elkartzen zituen. Oso zubi hondamena zen, soilik urez estalitako bi pilastrek eusten zuten zubi hura, hangoek esaten zuten, itsasgora zegoenean gurutzatu zitekeela ontzidiarekin, arriskurik gabe. Gurutzatzen ari ginen ibai hura ez zuen hondo nahikorik, eta gure nabigazioa arriskutsua izan litekeen.

Ondoren, Coria izeneko beste lekutxo bat topatu genuen, beste hainbat herritxo alde batera utzi eta gero, Sidonia Medinako Dukearen gaztelua aurkitu genuen, San Lucar izenekoa. Hemen zegoen ozeanora sartzeko portua, ekialdetik mendebaldera, San Vicente lurmuturrarekin, 37 graduko latitudea eta gutxi gorabehera 10 lego. Sevillatik geuden tokiraino, 17 edo 20 lego egongo ziren.

Egun gutxitara, gure kapitaina agertu zen, beste kapitain batzuekin, karabelen txalupekin, ibai behera. Han geratu ginen egun pare batzuk, falta ziren gauza guztiak muntatzeko, lan asko genuen. Lehorrera jeisten ginen egunero, herrira, meza entzutera. San Lucarretik gertu zegoen meza, han Barramedako Ama Birjina esaten zuten. Berriro martxan jarri baino lehen, denok aitortu behar genuela esan zuen kapitainak, eta emakumerik ez zuen onartu ontzidian, errespetuaren seinale.